XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun egunkari bikainak ditugu gazteleraz: La Vanguardia, El Periódico, El País; erredazioa Bartzelonan dute, baina Madrilgo prentsaren aurkezle dira.

Bartzelonan bi egunkari ditugu katalanez: AVUI eta Diari de Barcelona, berriki azaldutako Las Noticias Bartzelonan, Geronan, Punt Diari (1979), Los Sitios Diari de Girona izatera pasatzen da Leridan, La Mañana, La Veu de Lleida eta Segre, Diari de Reus.

1976az geroztik sekulako gorakada egin duen eskualdeko prentsara inguratzen ari gara.

Gaur egun herri eta eskualde mailan, gutxi gora behera, berrehunen bat argitalpen ezagutzen dira; gehiengoa katalanez da (%80) eta gure herriaren berezko informazio egituraketa osatzen dute.

Irrati-Telebistari dagokionez, lehen merkatal-irratetxea Radio Barcelona izan zen (1924), aldi berean Estatuko lehen irratetxea zelarik; 1925ean Radio Catalana sortu zen eta biak Unión Radio de Madridek bereganatu zituen, Primo de Riveraren diktaduraldian.

1929an, lehenagoko sortzaileek Ràdio Associació de Catalunya sortu zuten eta gerra aurretik irratetxe-sare txiki bat izatera ailegatu zen.

Garai hartako gainontzeko irratetxeen artean, Ràdio Reus eta Ràdio Sabadell aipatu behar dira.

1939an Francoren menperatze-indarrek, ordurarte RAC izan zena Radio España de Barcelona bihurtu zuten.

Bestetik, Bartzelonan Radio Nacional de España sortu zen.

Gerra ostean, 50.eko hamarkadan, katalanez egindako lehen irratsaioak oso eduki zehatzetara mugatzen ziren: irrati-antzerkia, sardanak, meza emankizunak.

1976an, RNEk Ràdio Quatre sortu zuen.

Hau erabat katalanez egindako lehen irratetxea izan zen, oso estaldura txikikoa eta lau herrialdeetara ere zabaltzen ez zena.

Telebistan (TVE) ere, gutxi gora behera, pareko bilakaera izan zuen katalanak: 1964ean, hilabetero saio bat izaten zen; 1976a arte ez zen eguneroko emankizunik izan.

Hasiera-hasieran programazioa oso goimailakoa, elitista zen.

1983an Generalidad-en menpe Corporació Catalana de Ràdio i Televisió sortu zen; urte berean Catalunya Ràdio eta TV3ek beren emanaldiei ekin zieten; gaur egun hiru dira irratetxeak: Catalunya Ràdio, Ràdio Associació de Catalunya, orain kalitate handiko rock musikan ari dena, eta Catalunya Música, musika klasikoari emana; eta bi telebista-kate: TV* eta Canal 33.

Unibertsitatean egindako lan baten arabera (Daniel Olivo,1989) katalana eta gazteleraren arteko proportzioa irrati emankizunetan, Bartzelona hirian, honako hau da: %75a gazteleraz eta %25a katalanez, nahiz eta irratetxe publikoak soilik gogoan hartuz gero proportzioa orekatu egiten den, ia %50era iritsiz; irratetxe pribatuak beldur dira entzulegoa galduko ote duten katalanez arituz gero.

Hala eta guztiz ere, DYMPANELek Katalunian bakarrik egindako zenbait ikerketaren arabera, (EGMk Estatu osorako datuak ematen dituenez gero, ingurualdeko irratetxeen entzulego kopurua aldatua ematen du) entzulegoak (CR da buru, egunero bataz-besteko 500.000 entzule inguru dituela) oreka lezake hein batean eskaintzen arteko ezberdintasuna.

Bestetik badira Katalunian, herri eta eskualde mailako irratetxe txiki mordoxka, entzulego-azterketetan ia agertu ere egiten ez direnak (...).